ZERO PLASTIKO URDAIBAI
Eman izena Urdaibaiko itsasertza garbitzeko
Noiz: 2019ko ekainaren 8an
Ordua: 09:30 – 21:00
www.zeroplastikourdaibai.eus
Apirila: GERNIKAKO BONBARDAKETAREN URTEURRENA – apirilak 26
Gernikan bonba-hegazkin alemaniarrek eta italiarrek hiribildua bonbardatu zuten eguna gogoratzen da. Egun horretan zehar eta aurreko egunetan, hainbat ekitaldi egiten dira zorigaiztoko data hori gogoratzeko eta etorkizun baketsua aldarrikatzeko.
Maiatza:BERMEOKO ARRAIN AZOKA
Azoka hau herriko marinel eta kontserba tradizioaren erakusleiho bilakatzen da urtero. Lamera parkean egoten dira salmenta-postu guztiak baina udalerriko beste eremu batzuetan ere ekintzak egoten dira, kofradia zaharrean, talan edo arrantzaleen museoan, esaterako.
Ekaina: SAN JOAN GAUA
Mundakak jentilen garaitik bizirik mantendu duen tradizioa da San Joan bezperako suarena. Kondairak dioenez, ekainaren 23ko gauean sorgina agertuko da herriko kaleetan barrena, sutara eramateko prest. Atzean utzi nahi duen guztia sutara jaurti eta bertan erre dezake nahi duen orok.
Uztaila: BAY OF BISCAY FESTIVAL
Musikaren eta gastronomiaren onena batzen dituen jaialdia da Mundaka Festival. Jaialdi-giroa aurkituko duzu atsegina, hurbila, desberdina, iraunkorra eta berdea den ekitaldi honetan.
www.bayofbiscayfestival.eus
Abuztua: BERMEOKO GALARRENA, 1912
Urtero-urtero, 1912ko abuztuaren 12tik 13rako gauean izandako galernan itotako 143 arrantzaleak omentzen dira Bermeon. Omenaldien artean, antzerki-ikuskizun bat egiten da.
Julio: MADALENAK – uztailak 22
Marinel tradizioaren parte den jai hau Bermeon, Mundakan eta Elantxoben ospatzen da. Antzina Bermeo eta Mundaka udalerrien artean Izaro irlaren jabetzagatik izandako liskarra gogoratzen da jaiarekin. Egun horretako arropa da jaiaren bereizgarrietako bat: mahoizko arropa urdina eta arrantzale zapia.
Iraila: MENDATAKO MENDI MARTXA
Kultura eta kirola batzen dituen proba honek harrera hobea izaten du urtez urte. Eskualdean egiten den mendi martxarik zaharrena da eta ibilaldi neurtua zein mendi-lasterketa barne hartzen ditu.
Urria: GERNIKAKO URRIKO AZKEN ASTELEHENA
Gernika-Lumoko azokarik handiena da. Jaiegun honek ez du parekorik eta Euskal Herriko ekoizleak, baserritarrak eta artisauak batzen ditu herrian. Salmenta-postuekin eta erosteko prest dauden milaka pertsonarekin betetzen dira kaleak. Egun horretan 10.000 pertsona inguru hurbiltzen dira Gernikara. LIrakurri gehiago
Diciembre: MARIJESIAK
Tradizio honek bizirik dirau zenbait herritan, Gautegiz Arteagan eta Ean esaterako, baina batez ere Gernika-Lumon. Bertan gizon-emakumeak goizaldean ateratzen dira Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak kantatzera, Gabonen aurreko bederatzi gauetan. Bederatzi gau horiek igarotakoan, txistularien laguntzarekin herrian barrena abesten joan behar dela dio tradizioak, eta inguruko tabernetan txikiteoan bukatu beharra dagoela.
AGENDA kirolak estropadak zeharkaldia running
Martxotik urrira bitartean:
Busturialdeko hainbat udalerrik mendiko probak antolatzen dituzte, bidezidor kirola eta kultura konbinatzen dituztenak. Jende guztiarentzako kirol hitzorduak dira oro har, giro paregabean eta paisaia ikusgarrietatik egiten direnak.
Udaberria: GERNIKA-LUMOKO DUATLOIA
Gernika-Lumoko Nazioarteko Duatloia kirol proba gogorra da, oinez egin beharreko 5 km-ko ibilbidea, bizikletaz egin beharreko 20 km-ko ibilbidea eta korrika egin beharreko 2,5 km-ko ibilbidea barne hartzen dituena.
Ekaina: MDK SWIM
Bermeotik Mundakara igerian egiteko zeharkaldia. 2.500 metro ur irekietan. Lehiaketa irekia eta kategorien araberakoa. Emakumezkoen kategoria absolutua neoprenorik gabe. Gizonezkoen kategoria absolutua neoprenorik gabe. Emakumezkoen kategoria absolutua neoprenoarekin. Gizonezkoen kategoria absolutua neoprenoarekin.
Uztaila: TXIPIROI SWIM
Igerian egiteko 2.700 metroko zeharkaldia, EA izeneko udalerrian egiten dena. Proba zirkularra da, portuan hasi eta “Kaiarrixa” uhartexkari buelta ematen diona.
Iraila: ESTROPADAK
Eusko Label Liga traineruen lehiaketarik garrantzitsuena da. Bermeoko uretan egiten den estropada zirraragarri hau bat dator denboraldi amaierarekin eta Bermeoko jaiekin.
Iraila: ZEHARKALDIA SALOME CAMPOS
Itsas zabalean egiten den igeriketa-proba honen ibilbidea 5000 metrokoa da, Bermeoko portutik Izaro irlaraino joan eta bueltan etorri. Duela ia 100 urte Campos enpresaren fundatzaile izandako Salomek erakutsitako balentriaren omenetan egiten da proba hau.
Urria: GERNIKA BILBAO RUNNING
Gernika-Bilbao herri lasterketa da baina ez da lehiaketa bat. Ibilbide ikaragarri honek 35 km ditu eta tartean 550 metrotik gorako desnibel positiboa du. Hona hemen lasterketaren berezitasunetako bat: proba berean 4 irteera daude eta guztiak bukatzen dira Bilbon. Horrela, running-a maite duten guztiei leku eman nahi zaie: Basauri (8.10 Km.), Galdakao (12,24 Km.), Zornotza (21,75 Km.), eta eskarmentu gehien dutenentzat, Gernika (35,43 Km.)